martes, 27 de octubre de 2015

KIROLA


Aipatu bezala kirola egitea dieta osasungarri bat izateko zati nagusi bat da. Beraz, sarrera honekin azeleratu nahi dudan helburua kirola egitearen garrantzia da.

Umeak garenean, oso garrantzitsua izaten da kirolen baten edo bestean aritzea. Gehien bat taldeko kirolaren garrantzia azpimarratu da, hau da, saskibaloia, futbola, eskubaloia... Izan ere, horrelako kirolak praktikatzerakoan taldean lan egiten da, kiroltasunaren balioa bereganatzen da, galtzen ikasten da, entrenatzailearen (adin txikitan hezitzailea ere izan beharko dena) eginduak betetzen ikasten dute eta aholkuak onartzen ikasten dituzte, eta abar. Horrez gain, sozializatzeko aukera ezin hobea da. 

Baina bestalde, gurasoak daude eta adin hauetan jokatzen duten paperaren garrantzia azpimarratu behar da. Kirolaren bitartez gurasoak bere semearekin denbora gehiago pasatzeko aukera dute, garaipenak zein porrotak umeekin partekatuz eta horietatik ikasteko aukera. Horrez gain, umeentzako bere gurasoak partiduak armaietatik ikustea konfidantza eta autoestima igotzen laguntzen du, hori beti positiboa izaten da.
 


Kirolari hauek umeak direla kontutan hartu behar da ere, eta exigentzia fisiko gehiegi eskatzea ona ez dela ere kontutan eduki behar da. Jakin behar dena da umeak pozik edo triste doazen eta ondo pasatzen duten kirol hori praktikatzean, hori baita garrantzitsuena adin hauetan. 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario