2015-10-13
Gaur klasera hurbildu ez naizen arren, egin beharreko ikasle fitxa bete dut etxean. Geroago, E-gela plataformara igo dut arazo barik.
2015-10-20
Gaur, irakasleak azalpentxo bat eman digu blogak sortzearen inguruan power point batez baliatuz. Egia esanda, banekien blog bat sortzen Blogger deritzon plataforma honekin, baina baliagarria izan dela uste dut.
Ondoren, ikasle bakoitzak hezkuntzarekin erlazioa duen blog bat sortu behar duela esan eta jarraian, blog bana zabaldu dugu ikasleok.
Bloga zabaldu eta gero, irakasleak zelan diseinatzen den azalpen bat eman eta diseinatzen hasi gara.
Azkenean, blogaren lehenengo sarrera egin, erloju bat jarri eta ikasleen estekak bertan jarri dutugu, azken honen helburua ikaskideen lanak ikusteko aukera izan da.
2015-11-10
Lehengo klasean, Word-arekin lanean egon gara. Irakasleak Word erabiltzeko ez genikizkien hainbat erabilera ezberdin erakutsi dizkigu; adibidez, orden alfabetikoan jartzea, pie de pagina delakoaren erabilera zuzena, taulak koloreztatu, eta abar. Oso interesgarria eta erabilgarria iruditu zaiz emandako azalpena.
Geroago, berak emandako azalpenaz baliatuz, binaka ariketa bat egin behar izan dugu. Bertan, berak azaldutakoa egin behar izan dugu.
Bigarren klasean berriz, taldean bildu gara baina bi ikaskide bakarrik egon gara. Sites bat sortu dugu eta nola erabiltzen den ikasi dugu baita ere. Lana zeri buruz izango den azaldu digu irakasleak.
Klasea amaitzeko, talde fitxa betetzen amaitu dugu eta burutu beharreko lanaren egoerari buruz pentsatzen egon gara.
2015-11-17
Gaurko klasea taldean aritu gara. Hipotesiak gauzatu ditugu eta ondoren gaitasun teknologikoen inguruan darabilen bideo bat ikusi dugu. Jarrian, talde lana planifikatzeko kronograma bat egin dugu lana ondo antolatzeko. Gainera, irakasleak lanaren hurrengo urratsak azaldu dizkigu.
Behin taldean, Curriclumean informazioa tratazeko eta teknologia digitala biltzeko gaitasunaren puntua irakurri eta gero, Jordi Adellen bidearen mapa kontzeptuala landu eta osatu dugu. Bitartean, aktak igo ditugu taldean sortutako Sitesera.
Gaur egin dugun azken ariketa Delicious plataforman izena ematea da. Aplikazio hau erabilgarria suerta daitekeela uste dut, modu honetan, albo batera utzi daiteke interneten dagoen "favoritos" hori. Gainera, ez du trabarik, ordenagailu desberdinak erabili ditzakezu plataforma hau erabiltzeko, berriz, "favoritos" horretan ordenagailu bakarra.
2015-11-17
Talde lana egiten eman dugu klase egun hau. Lehenik eta behin, etxean egindako fitxak partekatu ditugu eta ondoren denon artean egoera berdefinitu dugu. Materialaren diseinuarekin hasi gara eta azkenik, aktak eta kronograma Sites-era igo dugu.
Nahiko ondo goazen arren, ez dugu oraindik amaitu egin behar den guztia. Beraz, klasetik kanpo geratu behar izango gara lana amaitzeko.
2015-11-24
Gaur, Deliciousen gordetako linkak taldekideen artean elkarbanatu ditugu, ondoren, link guztietatik aukeratutakoaren fitxa teknikoa Sites-era igo dugu. Kronograma ondo finkatu dugu eta Sites-era ere igo dugu hau.
Azkenik, akta bete eta hurrengo egunean egin beharrekoak ezarri ditugu. Ez dago denbora askotik jada eta aurkezpen eguna bueltan da. Beraz, dena prest eta txukun izatea da gure xedea.
2015-12-24
Gaurko klasean lehenengo eta behin, irakasleak tutorizatzen dituen ikasleen DAL-en bideoak ikusi ditugu. Eta lehenengoko saioan sobran izan den denboran geroago egingo dugun aurkezpena txukuntzeko dembora eman digu.
Bigarren saioan, aurkezpenak entzuten eta egiten eman dugu. Gu azkenak izan gara baina nahiko ondo irten zaigula ondorioztatzen dut. Esan beharra dago, lan hau lagungarria izan ahal zaigula etorkizunean. Izan ere, irakasleen rolla apur bat hartu dugula uste dudalako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario