Mostrando entradas con la etiqueta osasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta osasuna. Mostrar todas las entradas

lunes, 30 de noviembre de 2015

ELIKADURA

Arratsalde on!!!
Oraingo honetan, gai berri batekin nator, eta bat ondo elikatzea da. Elikadura on bat izateko denetarik jan behar da eta gainera, modu orekatu batean. Badakizue zeintzuk diren jan behar ditugun elikagaiak? Hemen daukazue bideo bat non azaltzen duen zer jan behar den eta zer ez.



Espero dut asko ikasi izana, datorren astera arte!

domingo, 15 de noviembre de 2015

HIGIENEA

Iepa jende! Gaur higienearen garrantzia azpimarratuko dut. Gainera, higiene txarra izatearen ondorioak ere azalduko ditut.

Eguna hasi bezain pronto, higienea zaindu behar da. Hauek dira egunero egin beharrekoak:

1- Eskuak garbitu: Hauek jan aurretik eta jan eta gero garbitu behar dira bai eta kalean, etxean edo edozein lekutan zikinduz gero. Komunera joan ostean ere. 

2- Hortzak garbitu: Otorduak eta gero.

3- Dutxa: Egunero dutxa hartu behar da. Gorputza behintzat egunero garbitu behar da, ilea ez da beharrezkoa baina bai bi egunera. Aurpegia garbitu behar da esnatu bezain pronto. 

4- Arropa: Arropa eta zapata garbiak jantzi behar dira egunero.

5- Janaria: Janaria garbitu behar da ahora sartu baino lehen. Gehien bat fruta eta barazkiekin egin behar da hori.




Hauek dira higieneari lotuta dauden parterik garrantzitsuenak eta hauek errespetatzen ez badira ondorioak ekar ditzake:

- Infekzioak
-Aho usain txarra
-Gorputz usain txarra
-Ile askura
-Gaixotzea
- ...

martes, 3 de noviembre de 2015

KIROLA

Aupa jende!

Pasadan egunean igotako sarrerarekin lotuta, behean jarritako bideoa dago. Bertan, kirola egitearen onurak agertzen dira. 



Bigarren bideo honetan, zein kirol mota egin behar duten segun zein adin, zein gaitasun/trebetasun natural duten edo bere lehentasunak zeintzuk diren. Gainera, kirol desberdinen erabilera sustatu behar dela esaten da.