lunes, 9 de noviembre de 2015

DESKANTSUA/ATSEDENA

Aupa jende! Berriro bueltan, baina oraingo honetan gaiaz aldatzen noa. Esan bezala bost puntu nagusitan sakonduko dut eta ondo deskantzatzea horien artean dago. 


Ondo lo egitea oinarrizkoa da bizitzako garai guztietan, baina azpimarratzekoa da haurtzaroan duen garrantzia. Ondo lo egitea garrantzitsua da bai bizitzaren hazkunde eta garapen ezinhobea izateko zein maila fisiko eta psicologikorako.

Haurtzarotik jasandako lo nahasmenduak, geroko eta bizitza osorako izango duzun lo kalitatea defini dezake. Horrekin lotuta, esan beharra dago 5 urte baino gutxiago duten umeen %30-ak lo arazoak edo nahasmenduak dituela. Arrazoi ezberdinengatik agertzen dira baina garrantzitsuenak estres familiarra eta osasun arazoak dira. 

Umeek lehen esan bezala besteek baino lo ordu gehiago behar dituzte. Izan ere, egunean zehar jarduera desberdinak praktikatzen dituztelako: eskolara doaz, korrika egiten dute euren lagunekin, eskolaz kanpoko jarduerak praktikatzen dituzte, euren animaliak zaintzen dituzte, etxerako lanak egiten dituzte eta abar. Beraz, eguna amaitzean, lo egin beharra daukate eta horrela hurrengo egunari aurre egiteko kapazak izango dira. Lo egitean, ez du bakarrik gorputzak deskantzatzen, burminak ere deskantzatsen du. 

Baina zenbat ordu egin behar dute lo?

5 eta 12 urte bitarteko ume gehienek 9,5 ordu bitartean egiten dute lo, hala ere, adituen aburuz umeen gehiengoak 10 edo 11 ordu egin behar dutela lo uste dute. Alabaina, loaldia pertsonaz pertsona aldetzen du eta ume batzuk beste batzuk baino gehiago behar dute egunari guztiz ondo aurre egiteko. 

Honekin lotuta orain datorren bideoa dago.


No hay comentarios:

Publicar un comentario